Politika

Gatazka armatua betiko amaitzeko lanean ari direla azpimarratu du Otegik

Arnaldo Otegi Batasuneko eledunak Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori esan dio, gatazka armatua gainditzeko lanean ari direla beraiek Batasuna sortu zenetik, eta azken hilabeteetan "askoz ere indar gehiagorekin". Zapaterok, "indarkeria gaitzesten dugu" esateko eskatu zion Batasunari, eta Otegik "Euskal Herriaren hitza errespetatuko dut" esateko galdegin dio gaur Zapaterori.

2005eko martxoaren 21a
19:12
Entzun
Gaitzestea baino "garrantzitsuagoa" dena egiteko prest dagoela esan dio Otegik Zapaterori, alegia, gatazka armatua betiko gainditzeko. Batasuna horretarako lanean ari dela azpimarratu du.

Hala ere, Otegik ere eskaria egin dio Zapaterori, eta "Euskal Herriaren erabakia errespetatuko dut" esateko galdegin dio. "Esan dezala bide demokratiko eta baketsuak erabilita proiektu politiko guztiak zilegi direla, eta herritarrek erabakitzen dutena errespetatuko duela". Hori egingo balu, gatazka gainditze bidean legokeela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.