«Lotsagarria» da, ezker abertzalearen ustez, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren jarrera. Borroka armatuaren garaietara itzuli nahian ikusten du Espainiako Gobernua, eta, Maribi Ugarteburu bozeramailearen iritzian, horretarako bidea jartzen tematuta dago azken bi hilabeteetan. Fernandez Diazek astelehenean esan zuen ETA logistika taldea osatu nahian ari dela eta diru bilketa egin zuela Gabonetan. «Hor dagoen eta ukatu ezin den errealitate bat faltsutzen eta intoxikatzen» ari da PPko gobernua, Ugartebururen irudiko.
EAk ere «demagogia egiteari utzi» eta Aieteko Adierazpenaren gomendioen ildotik joka dezala eskatu dio Espainiako Barne ministroari.
Gatazka armatura itzuli nahi izatea egotzi dio Ugarteburuk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu