EABren lehen legegintzaldiko balorazioa egiteko agerraldia egin du gaur talde osoak. Nekane Erauskin eta Julian Martinez bozeramaileek azpimarratu dutenez,EABk "legebiltzarretik gatazka politikoaren konponbideari eman beharreko laguntza eman dio" urte honetan. Aitzitik Gatazka gainditzeko bidean ezer gutxi egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzari.
EABren ustez, Eusko Jaurlaritzatik egin duen gauza bakarra ezker abertzalearen aurkako errepresioa areagotzea izan da: "Eusko Jaurlaritzatik egin duten benetako gauza bakarra ezker abertzalearen aurkako Ertzaintzaren errepresioa nabarmen areagotzea izan da". Horrela, Javier Balza Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua "bakerako oztopoa dela" berretsi dute.
Asteburuan Barañainen (Nafarroa) eta Getxon (Bizkaia) izan diren erasoei buruz ere hitz egin dute. Horren harira, bake prozesua "luzea eta gora-beheraz betea" izango dela azpimarratu dute. Ibon Meñika gazteak larunbatean egindako tortura salaketak ere gogorarazi ditu Erauskinek. Gertakari horiek guztiek, "gaztazka politikoak bere horretan jarraitzen duela erakusten dute" EABren hitzetan.
Bake prozesua
Gatazka gainditzeko bidean ezer gutxi egitea leporatu dio Ezker Abertzalea taldeak Eusko Jaurlaritzari
Ezker Abertzalea (EAB) legebiltzar taldearen ustez Eusko Jaurlaritzak "gatazka politikoa konpontzeko ezer gutxi lagundu du". Bien bitartean, ezker abertzaleko kideak prozesuak aurrera egin dezan bultza eta bultza ari direla azpimarratu du, "euren dirua utziz eta baita beren bizitzak ere". Bestalde, asteburuan izan diren erasoen ildotik bake prozesua "luzea eta gora-beherez betea" izango dela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu