Batasunako bozeramaileak Donostian egin du agerraldia eta bertan azpimarratu du ezker abertzalearen iritziz "gatazka konpontzeko aukera zabalik" dagoela. "Ezker abertzaleak presorik eta bonbarik gabeko agertokia nahi du", azaldu du. Horretarako, baina, Otegiren hitzetan "zintzotasunez" lan egin eta apustu politiko "garbiak" egin behar dira. Era berean, gatazka konpontzeko prozesua ETAren su-etena baino gehiago dela azpimarratu du eta ibilbidea "zaila, gogorra eta luzea" izango dela.
Otegik adierazi du ezin direla eguneroko gertakarien inguruan "irakurketa murritzak" egin eta, besteak beste, ETAk atzo Nuba dantzalekuan zartarazi zuen lehergailua edo '18/98 epaiketa' aipatu ditu. Irakurketa murritzak eginez gero egun batean alai eta hurrengoan lur jota egongo den herrialdea izateko arriskua izango genuke. "Ni independentista naiz, zazpi lurraldeak batu eta estatu bat osatu nahi dut. Hori era baketsuan nola egin dezakedan eta horren alde egiten duten euskaldunen aukera nola errespetatuko den adostu nahi dut", azpimarratu du Otegik.
Atentatua Urdazubin / Erreakzioak
Gatazka konpontzeko aukera zabalik dagoela berretsi du Otegik
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak gatazka konpontzeko aukera zabalik dagoela berretsi du gaur. ETAk atzo iluntzean Urdazubiko (Nafarroa) Nuba dantzalekuaren aurka egin zuen erasoaren inguruan Otegik uste du ezin dela "irakurketa murritza" egin eta ondoren ondorio orokorrak atera. Irtenbidea lortzeko prozesua "zaila, gogorra eta luzea" izango dela ohartarazi du Otegik eta prozesua ETAren su-etena baino "askoz gehiago" dela azpimarratu. du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu