Aberri Eguna

Gatazka konpontzeko giltza autodeterminazioa dela ohartarazi du ELAk

Aurtengo Aberri Eguneko agiria plazaratu du gaur ELA sindikatuak, eta han jasotzen duenez, gatazka politikoa behin betiko konpontzeko giltza autodeterminazio eskubidea herri galdeketaren bidez gauzatzea da. Ildo horretatik, indar subiranistek galdeketa horren inguruko gutxieneko oinarriak finkatzen eta gauza dadin bidea irekitzen lan egin behar dutela uste du ELAk. Aldiz, gatazkaren konponbiderako elkarrizketa mahaia eratzea ez zaio lehentasunezkoa iruditzen.

2006ko apirilaren 11
18:18
Entzun
Jose Elorrieta idazkari nagusiak agertu duenez, "ikuspuntu nazional desberdinak" dituzten indarren arteko elkarrizketa eta akordio politikoa ezinbestekoak dira normalizazio politikoan aurrera egiteko, baina alderdi subiranisten eta besteen arteko indar harremanak ikusiriik, ez dute sute burujabetzari buruzko eztabaidak tankera horretako mahai batean irtenbide egokirik izan dezakeenik. "Beraz, ELAren aburuz eztabaida estrategikoa kontsultaren inguruan egin beharra dago, eta bera autodeterminazio ekintza bat da. Hasi den aro berrian kontsulta horrek izan behar du jarrera subiranistaren iparra", nabarmendu du.

ETAk su-eten iraunkorra aldarrikatu izanak elkarlan eta apostu subiranista hori egiteko giro egokia sortu duela uste du gainera. Ipar Euskal Herrian Batera plataformaren inguruan gauzatzen ari dena jarri du elkarlan horren adibide.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.