Hona hemen, aurrerapen gisa, Frederique Espagnacen esan batzuk:
- "Presoen afera lehenago tratatu behar zen. Bereziki, ikuspegi humano batetik. Baina Frantziako agendagatik atal instituzionala [hirigune elkargoa] azeleratu da, eta, maleruski, Parisen bi aferak aitzinarazten saiatzeak bata eta bestea blokatuko zituen".
- "Gatazkaren konponbidean garapen batzuk izan dira, poliki badoa ere. Ortzaizeko atxiloketetan, adibidez, bost lagunak Parisera eraman zituzten eta bukatua zela uste genuen, baina aski fite askatu zituzten hiru. Beste garai batean denak presondegira bidaliko zituzten".
- "[Ipar Euskal Herriko] Hirigune elkargoa behar bezala plantan ematea lortzen badugu, 2020tik aitzina eskumen bereziko lurralde elkargo bat eskatzen hasten ahalko gara. Baina oraindik posible da kontrakoek osoki traba dezaten hirigune elkargoa".