zentsura

"Gatazkaren konponbidearen alde" lanean jarraituko duela esan du Gotzon Sanchezek

Coca-Colak Gotzon Sanchez aktorea ageri zen iragarkia kendu du, euskal presoei babesa azaldu izan dielako. Honako hau da iragarkia: [Youtube]http://youtu.be/HcjCzRCfnUs[/Youtube]

2014ko maiatzaren 21a
08:19
Entzun

Gotzon Sanchez aitaren eta futbol talde bateko jarraitzailearen rolean ageri zen iragarki horretan. Dignidad y Justiciak enpresari eskatu dio ken dezala iragarkia, eta hala egin duela baieztatu dio Coca-Colak Europa Press agentziari.

Enpresak azaldu duenez, ez zuen Sanchezen "curriculuma" ezagutzen, argudiatuta iragarkia egin duen ekoizpen etxea arduratzen dela aktoreak kontratatzeaz. "Terrorismoaren biktimei eta minduta sentitu diren guztiei" barkamena eskatu die enpresak.

Sanchezek elkartasuna adierazi izan die euskal presoei, eta hori argudiatu du Dignidad y Justiciak iragarkia ken dezatela eskatzeko. Esaterako, Sanchez izan zen aurkezleetako bat Tantaz Tantak iazko irailean eginiko ekitaldi batean.

"Non dago arazoa?"

Sanchezek ETB2ko ETB hoy saioan hitz egin du, eta ziurtatu "gatazkaren konponbidearen eta giza eskubideen errespetuaren alde" lan egiten jarraituko duela. Bere ibilbide profesionalari kalte egingo dion galdetuta, Sanchezek esan du nahiago duela horretan ez pentsatu eta lanean jarraitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.