Euskal Presoak

Gatazkaren konponbiderako bidean EPPKren eskubideak bermatzea eskatu du Etxeratek

Etxeratentzat ulergaitza da "estatuek gatazkaren konponbidea aurkitzeko borondatea dutela esan", eta hala ere, Euskal Presoen senide eta lagunen "heriotza bilatzea". Aurten "sakabanaketak eragindako istripuak" 14 izan direla, eta 2005eko otsailetik 5 senide eta lagun hil direla bisitara bidean gogorarazi dute. Espainiak eta Frantziak horrekin amaitu egin behar dutela iritzi dio Etxerat elkarteak. Beraien iritzian, "gatazka politikoarekin soluziorantz pausoak emateko bidea da EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboari dagozkion eskubideak bermatzea".

2005eko maiatzaren 23a
15:06
Entzun
Hori, "estatuek eman beharreko pausoa" dela, baina, sakabanaketa politikarekin amaitzea Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta eragileen "ardura" ere badela diote: "Guztion ardura da, herri oso bat ari baitira zigortzen sakabanaketa politikarekin, gatazka luzatzeko eta sufrimendua sorrarazteko indarrean duten politika hiltzaile honekin".

Beraiek ere lanean jarraituko dutela abisu eman dute, eta datorren ostiralean, hileroko azken ostiraletan gisara, herri eta auzo guztietan kontzentrazio isilak egingo dituztela iragarri dute. Elkarretaratze horietan parte hartzeko dei egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.