Hain zuzen ere, Ipar Euskal Herritik heldutako ekarpen hori izan da gaurko Osoko Bilkurako berritasun handienetako bat.
Gainerakoan, eztabaidako partehartzaileek, ia aho batez eman diete oniritzia Euskal Herriko gatazka konpontzeko mahai bat sortzeko zein nazio eraikuntzan aurrera egiteko kontseilu bat eratzeko proposamenei.
Gatazkaren Konponbiderako Mahai horretan alderdi politiko guztiak eta gizarte eragile denak eseri nahi ditu Nazio Eztabaidaguneak. Funtsean, elkarrizketa eta azken erabakia adostasunez hartzea lirateke mahai horren muinak.
Nazio Kontseiluaren egitekoa, berriz, nazio eraikuntzaren inguruan dauden indarrak batzea eta koordinatzea izango da.
Lehen fasean, Euskal Herriko egoera politikoari buruzko diagnostikoa adostu zuen Nazio Eztabaidaguneak. Kontsentsu horretatik abiatuta, aterabideak proposatzea izan da bigarren fase honen xedea. Behin betiko txostenak Aberri Egunean, apirilaren 11n, ezagutaraziko dituzte, Barañainen (Nafarroa).
Nazio Eztabaidagunea
Gatazkaren Konponbiderako Mahaia zein Nazio Eraikuntzarako Kontseilua eratzeari oniritzia eman dio Osoko Bilkurak
Nazio Eztabaidagunearen Osoko Bilkurak oniritzia eman die Gatazkaren Konponbiderako Mahaia osatzeko zein Nazio Eraikuntzarako Kontseilua eratzeko proposamenei. Donostian, EHUren Ibaetako Campusean, egin dute batzarra. Horrenbestez, bigarren fasea amaitu da, eta Aberri Egunean, apirilaren 11an, ezagutaraziko ditu Nazio Eztabaidaguneak bigarren epe horretako behin betiko txostenak. Nazio Eraikuntzakoari dagokionean, Ipar Euskal Herriaren erakundetzeari buruz ABk, Batasunak eta EAk elkarrekin egindako proposamena txertatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu