Hiru egun horietan hainbat herrialdetako adituek hartuko dute hitza Bilboko Euskalduna Jauregian. Besteak beste, Adolfo Perez Esquivel 1980ko Bake Nobel sariduna, Alec Reid apez irlandarra, Joanna Weschler Rights Watcheko NBErako ordezkaria, J.P Linstron, Vrice Dickson eta Zoran Pajic.
Joseba Azkarragak bereziki nabarmendu du Giza Eskubideen Kongresua egiteko unea. Izan ere, EAEko Justizia sailburuaren hitzetan "bakerako benetako aukera" bizi dugu eta baita "etorkizun ezberdin eta hobe baterako itxaropena" ere.
Ildo horretan, Azkarragak garrantzitsutzat jo du beste herrialdeetan arrakasta izan duten prozesuen inguruko esperientziak entzutea. Hala ere, nabarmendu du helburua ez dela antzekotasunak topatu eta "ustezko irtenbide magikoak" Euskal Herrira ekartzea.
Politika
Gatazken konponbidean adituak diren lagun ugarik hartuko dute parte Giza Eskubideen Kongresuan
Bilboko Euskalduna Jauregian hiru egunez ospatuko dute Giza Eskubideen Nazioarteko Bigarren Kongresua. Gaur aurkeztu du Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak azaroaren 14an hasi eta 16an amaituko den biltzarra. Azkarragak azpimarratu duenez, kongresuaren helburua gatazken konponbidean adituak diren nazioarteko lagunen esperientzia ezagutzea izango da. Justizia sailburuak nabarmendu du gatazken konponbiderako bide bakarra indarkeriarik gabekoa delako ustetik abiatuko da biltzarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu