Berghof Foundation
Munduko gatazken azterketan aritzen den «erakunde filantropikoa» da. Alemaniakoa.
NOREF
Bakea eraikitzeko Norvegiako Gobernuaren barneko erakundea da, 2008az geroztik. Mundu osoan egiten dute lan.
Conciliation Resources
Kaukasoko gatazkan, Ugandan eta Afrikan aritu izan da batik bat. Tokiko gobernuekin eta gizarte zibilarekin elkarlanean aritzen da, «gatazkak garapenerako aukera» bihurtzeko lanean. 1994an sortu zen taldea, eta Erresuma Batuan erregistratuta dago.
The Desmond and Leah Tutu Legacy Foundation
1998an sortu zuten taldea Desmond Tutu Bakearen Nobel saridun artzapezpikuak eta Leah Tutuk. Hegoafrikako gatazka konpontzen lan handia egin zuen bere garaian, eta hainbat gatazkatan hartu du parte handik aurrera.
HNT
2010eko martxoan sortu zuten Harremanetarako Nazioarteko Taldea, hainbat jende entzutetsuk, Euskal Herriko gatazka konpontze aldera.
Lokarri
Akordio, kontsulta eta berradiskidetzearen aldeko sarea da.