Ricardo Gatzagaetxebarria Jaurlaritzako Ogasun sailburuaren arabera, "ez da greba orokorrak egiteko unea, lan egitekoa, adostekoa eta elkarrizketa sozialari eustekoa baizik"
Radio Euskadin egindako adierazpenetan esan du sindikatuek, "greba orokorra egin behar dutela uste badute, aske" direla zer egin behar den esateko.
Gatzagaetxebarriaren iritziz, Jaurlaritza "ahaleginak" egiten ari da, eta "uneoro" harremanetan dago sindikatu eta enpresa-eragileekin.