Gaubeila Donostiako Artzain Onean, gaixo dauden presoak askatzearen alde

2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Kristau Elkarte Herritarrek, Herria 2000 Elizak eta Euskal Herriko Apaizen Koordinakundeak antolatuta, gaubeila izango da gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Donostiako Artzain Onaren katedralean, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskaerarekin bat eginda. Elkarte horietako hainbat kidek Donostiako Ospitalean gose greba eta mobilizazio iraunkorra egiten ari diren pertsonak bisitatu zituzten herenegun. Bertan izandako elkarrizketaren ondoren, Josu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainerako hamahiru presoen askatasuna eskatzeko erabaki zuten gaubeila egitea. «Ekintza honekin, euskal jendartearen baitan dagoen eskaera erraldoiarekin bat egiten dugu, justiziaren izenean, gizatiarra ez den espetxe politika batek ekarritako ondorioak pairatzen dituztenen eskubideen alde», azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.