Enbata gogorra espero zen arren, adituek esplikatu dute marea biziak apaltzen ari direla eta, ondorioz, itsasoa ez dela horren barrura sartuko lehorrean. Itsasoaren aurreko oldarraldian, igande goizaldean, 4,8 metro ingurukoa zen marea. Gaur lau metroren inguruan geratuko dela iragarri dute. Baina larri ibili dira kostaldean itsasoaren kolpeei eusteko, aurreko denboraleak babesak suntsitu baitzituen, eta hiru egunetan berregindakoarekin eustea zaila izango da. Arratsaldean nabaritzen hasi da itsasoaren harrotasuna. itsasgora 21:30ean izan da. Orduz orduko kontakizuna egiten ari da BERRIA:
23:11: Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du larrialdi plana, itsasgoraren ondoren. Gauerditik aurrera alerta horira jaitsiko dute, eta goizeko 06:00etan laranjara igoko dute baina haizearengatik, ez olatuengatik.
22:36: Donostian Kursaaleko zubia gauerdian irekitzea espero da.
21:25:
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ren arabera, Ondarroan ere espero baino txikiagoak dira olatuak. Hondartzarako bide guztiek itxita jarraitzen dute, hala ere.20:40: Olatu bortitz batek oso gogor jo du Salamanca pasealekuko etxeen aurka. Soraluze kaletik behera ari da jaisten ura.
20:19: Donostiako Aldamar kalearen barru-barruraino sartu da ura dagoeneko.
20:18: Olatu batek lurrera bota du kamera bat, eta ospitalera eraman dute.
20:15: "Ikusgarriak" izan arren, olatuak "domekan baino ahulago" datozela esan du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek: "Espero dezagun harrizko blokeek olatu kolpeak baretzea". Ura sartzen ari da lonjetara eta portura, baina ez da aparteko arazorik sortzen ari.
19:20: Babes Zibilerako Plana abian da. Instituzioek eta larrialdi zerbitzuek etengabeko jarraipena egiten hasiak dira, era erbitzu guztiak “puntuan” dituzte ezbeharrei aurre egiteko.
19:15: Aquarium ingurua ixten ari dira Donostian.
19:05: Hainbat olatuk gainditu dituzte dagoeneko Bermeoko dike hautsia babesteko hormigoizko harriak, baina aparteko arazorik sortu gabe.
18:45: Kursaaleko zubia ixtea erabaki du Donostiako krisi mahaiak.
18:38: Itsasoa harro dago Bermeon, baina ez da urik sartu, oraingoz behintzat, atzo eta gaur dikearen zuloak estaltzeko hartutako neurriei esker.
18:32: Itxi dute N-634ko Zarautz eta Getaria arteko errepidea.
18:30: Malekoia ixten ari dira udaltzainak Zarautzen.
18:05: Azken orduerdian aldatu dira itsasoaren itxura eta orroa. Donostian eta Bermeon adi daude.
17:45: Zarauzko malekoian egoera lasaia da, momentuz.
Oraingoz lasai dago Zarauzko malekoi ingurua http://t.co/n0a21cN25Gpic.twitter.com/KJBKYXlNWG
— Urola Kostako Hitza (@ukHitza) February 5, 2014
16:30: N-634 errepidea 18:00etan itxiko dute, eta Zarauzko malekoia itxi edo ez 19:00etan erabakiko dute.
16:10: Denboralearen beste irudi bat. Jendea surfean, Getarian.
Bien bitartean.... Getarian jendea surfean!! @berriapic.twitter.com/Zu2m4njVLK
— ander gartzia (@a_gartzi) February 5, 2014
15:30: Donostian, 50 bat boluntario, Piratak tartean, kontrol lanetan ariko dira arratsaldean, herritarrak arrisku guneetara joan ez daitezen.
14:36. Donostiako buian jasotako azken datua: 9,2 m, Euskalmeten arabera.
13:20. Igandean kostaldea astindu zuen denboraleak 4 eta 4,5 milioi euro arteko kalteak eragin ditu Donostian.
13:00. Donostiako buiako grafikoa.
Donostiako buiako grafikoa. Gráfico de la boya de Donostia. pic.twitter.com/zp7k653lKi
— Euskalmet (@Euskalmet) February 5, 2014
11:55. Euskalmetek iragarri duenez, bihar haizea zakartu egingo da haizeguneetan, eta alerta laranja indarrean izango da. Itsasoak baretzera joko du, eta abisu horia izango da egunaren lehen zatian.
11:00. Donostian, Salamanca pasealekua itxi dute 12:00etan zirkulazio nahiz oinezkoentzat. Krisi mahaia bildu da Gipuzkoako hiriburuan. Sendotu egin dituzte hesiak, eta erabaki dute, denboralearen indarraren arabera, itxitura eremua zabaltzea.
10:35. Bermeoko portuan porlan blokeak jartzen amaitu dute. Asteburuko denboraleak kalteak eragin zituen morruan, eta haren babesik gabe aurre egingo diote gaurko iragarritako itsaso zakarrari. Olatuak hasi dira jada dikearen gainetik pasatzen, Ander Gartzia BerriaTBko bideogileak Twitterren kontatu duenez, eta hiru harri handi ere mugitu ditu. Atzo erlojuaren kontra aritu ziren azken lanak egiten lonjetan (ikus argazki bilduma), baina ura sartu zaie jada goizean goiz.
Ordu honetan dikean jarritako harrien gainetik ari dira olatuak sartzen Bermeon. Gogorrena falta iluntzerako @berriapic.twitter.com/uK3ssrUVEB
— ander gartzia (@a_gartzi) February 5, 2014
09:00. Ana Oregi Espainiako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak "adi" eta "zuhur" jokatzeko deia egin du, gaur gauerako iragarritako denboralearen aurrean. Radio Euskadik eginiko elkarrizketa batean, Oregik nabarmendu du asteburuko denboraleak "oso ahul" utzi duela kostaldea.