euskal herria

Gauerdira arte egongo da martxan Aste Santuko oporretako itzulera

Lehen orduetan ez da aparteko arazorik izan Hego Euskal Herriko errepideetan. Gipuzkoan bihar arte luzatuko du Jaurlaritzak.

2013ko apirilaren 1a
17:00
Entzun

Gipuzkoan bihar arte luzatuko da itzulera, muga zeharkatu behar duten kamioien zirkulazioa orduan hasiko baita berriz eta ibilgailu astun ugari espero baita.

Guztira, Ertzaintzaren zirkulazio unitateek berrehun bat ertzain mobilizatuko dituzte zirkulazioa segurua eta arina izan dadin. Zirkulazio ugariko toki gisa aipatu ditu Jaurlaritzak A-8 autobideko mugak eta A-1 autobidea Armiñongo lotunean.

Irteera fasean auto pilaketa ugari izan zen errepideetan. Bilbotik Kantabriarako errepidean hamabost kilometro luze izan ziren; Biriatuko mugan, zazpi kilometroko pilaketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.