KORONABIRUSA

Gauerditik 06:00etara kalean bizikideen topaketak bakarrik onartzea ebatzi du Labik

Labiren batzorde teknikoak izurriari aurre egite aldera gaur proposatu duen neurria da, eta Jaurlaritzak dekretu bidez onetsia

Arantxa Iraola - Maddi Ane Txoperena Iribarren
2021eko uztailaren 14a
20:55
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan COVID-19aren izurria kontrolatze aldera neurriak ebazten dituen Labi batzordearen bilera teknikoa egin dute gaur. Jakina zen bertan neurri berriren bat ebatziko zutela, eta jakinarazi berri dute zein den: gauerditik 06:00tara bizikideen topaketak bakarrik onartuko dituzte kalean, bihar gauerditik aurrera. Hala, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan gauez. Era horretan, jai giroko jende topaketak ez egitea dute helburua, egunotan kasuetan egon den igoeraren sorburua halako topaketetan dagoela uste baitute adituek. Jaiak bertan behera utzita daude berez, baina jaietako egunen bueltan izan dira jende pilaketak hainbat tokitan, eta horien ondoriozko kasuen goraldiak ere bai. Labik neurria proposatuta, telematikoki onartu dute gero, eta bihar gauerditik aurrera sartuko da indarrean.

Gaur eguerdian herritarrei zuzendu zaie Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, eta orain dagoen egoera gainditze aldera, maskarak erabiltzeko deia egin du: «Maskarak, maskarak eta maskarak». Ez du beste iragarpenik egin. Indarrean dauden neurriak betetzeko eskatu du behin baino gehiagotan.

Nafarroako osasun agintariek ere kezka azaldu dute gaur datuen igoeraren harira, eta egungo neurriei besteren bat akaso eranstea ez dutela baztertzen esan dute, baina deus erabakitzeko dagoela oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.