Gauez aritu dira Donostiako metroan lanean

2019ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Amara Zaharra auzoko bizilagunek adierazi dute metroaren obrak ez dituztela gelditu gauez, obrek gauean eragiten duten zarataren kontra erakundeek neurriak hartuko dituztela jakinarazi arren. Bizilagunek jakinarazi dute astelehenean 23:00ak arte aritu zirela lanean, eta atzo 7:45ean hasi zirela —22:00etatik 08:00ra artekoa da gaueko tartea—. Gainera, esan dute udaltzainek adierazi zietela ez dutela jaso lanen inguruko «agindu ofizialik» udalaren partetik, eta ezin zutela ezer egin. Eneko Goia Donostiako alkateak astelehenean azaldu zuen ETS Euskal Trenbide Sareak gauez lanak etetea erabaki zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.