Gaur abiatuko du ikasturtea Iruñeko Udalaren haur eskolen sareak

Hamar eskaeratik zortzi beteko direla esan dute udal iturriek; 1.134 ume izango dira egun dauden hamahiru zentroetan

Erredakzioa
Iruñea
2011ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Iruñeko Udalaren haur eskolen sareak gaur hasiko du ikasturtea: 1.134 neska-mutil izango dira, 4 hilabete eta 32 hilabete artekoak. Hamahiru haur eskola daude gaur egun martxan, eta horiek hamar eskaeratik 8,4 hartuko dituztela jakinarazi dute udaleko informazio iturriek. Bete gabeko lekurik gehienak ume txikienen geletan direla esan dute; irakasle bakoitzeko soilik 7-8 ume onartzen dituzte bularreko umeetan eta ibiltzen hasi berriak direnen artean, eta horrek leku guztiak betetzeko arazoak dakartzala aitortu dute.

Datuek argi eta garbi erakusten dute umea zenbat eta txikiagoa izan handiagoak direla arazoak haur eskolan toki bat lortu ahal izateko. 20 hilabeteko umeen artean eskari guztiei erantzutea lortu dute; oinez hasitako umeen artean lekuen %72 bete dituzte, eta bularreko umeen artean, berriz, %64,5.

Ingelesezko ereduko zentroak

Egun osoko eskolaratzea eta egun erdikoa, bietarako aukera ematen dute haur eskolek, familiei ahalik eta zerbitzu malguena emateko asmoarekin. Hamahiru zentroen artean hiru ez dira gaur egun kudeaketa zuzenekoak; horiek erabiltzen dute, hain justu, ingelesezko eredu elebiduna umeak hezteko: Hello Azpilagaña, Hello Buztintxuri eta Hello Rochapea.

Iruñean bost haur eskola badira, bestalde, Nafarroako Gobernuak kudeatuak, eta tartean badira hainbat ikastetxek 2 urteko umeentzat zabaldutako gela bereziak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.