Gaur argitu liteke nork izango duen Ezkio-Itsasoko alkatetza, zozketa bidez

Erredakzioa
2007ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Gaur erabakiko dute Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) alkatetza norena izango den. Hauteskundeetan berdinketa izan zuten Ezkio Itsaso Elkarlanean eta Ezkio Itsaso Herrikideak plataformek. 185 boto eskuratu zituen bakoitzak, eta, berdinketari irtenbide bat emateko, zozketa egingo dute gaur.

Hala ere, boto guztiak kontatu beharko dituzte zozketa egin baino lehen. Hasieran, atzo ziren kontatzekoak, baina logistika arazoak zirela-eta, gaur kontatuko dituzte.

Hala, berdinketa berretsiko balitz, zozketa egin beharko litzatekeela dio Hauteskunde Legeak. Irtenbide hori, ordea, ez da hauteskundeetara aurkeztu ziren bi plataformen gustukoa, eta zozketa egin baino lehen beren arteko akordioren batera iristen saiatuko direla ere iradoki izan dute hautagaiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.