euskal herria

Gaur aterako da sarera GALi buruzko gune multimedia

12:00etatik aurrera izango da ikusgai webgunea. BERRIAren 'Igandea' gehigarriak argitaratu zuen aurrerapen bat joan den asteburuan. [Youtube]http://youtu.be/9Vy5hceENFc[/Youtube]

2013ko urriaren 10a
12:19
Entzun

Datorren astean beteko dira 30 urte GALek Lasa eta Zabala bahitu zituenetik. GALen lehen ekintza izan zen, eta horren ondoren beste asko etorriko ziren. 27 lagun hil zituen GALek. Urteurrena gogoratzeko, BERRIAk gune multimedia bat sareratuko du gaur. Igandean, Igandea gehigarriak argitaratu zuen horren aurrerapena, baina eduki guztiak gaur egongo dira sarean. #GAL30urte traola erabiliko du BERRIAk Twitterren.

Gune multimedian hainbat eduki landuko dira. Errefuxiatuen beldurra, hildakoen soslaiak, GALek izan zituen ondorioak... eta, horiez gain, hainbat elkarrizketa: Francisco Etxeberria, Txema Montero, Paddy Woodworth, Antonio Rubio, Ricardo Arques, Jose Felix Azurmendi, Jakes Bortairu, Daniel Velez, Christiane Fando... Testuak eta bideoak izango dira gunearen ardatz nagusia. BERRIAko berrogei laguneko lantalde batek parte hartu du.

Gaur gunea sarean jarri ondoren, datorren asteartean, hilaren 15ean, egingo da horren jendaurreko aurkezpena, Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen (Gipuzkoa), 19:30ean. Ekitaldia irekia izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.