Goizeko bederatzietan hasita VII. Batzarra egiten ari da LAB sidikatua, Barakaldoko (Bizkaia) BEC aretoan. Sindikatuko buruzagiek egunotan agertu dutenez, garrantzia handikoa izango da batzar hori, besteak beste, zuzendaritza berrituko dutelako eta etorkizuneko erronkak finkatuko direlako.
Hain zuzen ere, aspaldiko urteetan idazkari nagusi izan den Rafa Diezek kargua utziko du. Aurreikuspenen arabera, Ainhoa Etxaide izango da haren ordezkoa. Baina idazkaritza nagusia ez ezik, oro har, zuzendaritza berrituko da. Izan ere, Etxaide buru duen hautagaitza 30 eta 45 urteko hamabi lagunek osatzen dute; zehazki, Jabi Garnikak, Garbiñe Aranburuk, Arantxa Sarasolak, Amaia Almirallek, Igor Urrutikoetxeak, Sonia Gonzalezek, Bea Martxuetak, Oihan Ostozalak, Rafa Izquierdok, Gorka Berasategik eta Olatz Arozenak.
Gaurko batzarraren "funtsetako" bat zuzendaritza aldaketa dela nabarmendu du egunotan Diezek. Etorkizuneko erronkei dagokienez, zuzendaritza berriari "aldaketa politikoa" bultzatzea, eta borroka sindikalaren egiteko modua aztertzea eta hobetzea egokituko zaiola adierazi du.
Zuzendaritzak azken lau urteetako kudeaketaren txostena aurkeztu du gaur, eta batzarreko ordezkariek balekoa eman diote.
Sindikatuak
Gaur aukeratuko du LABek zuzendaritza berria
VII. Biltzarra egiten ari dira gaur eta bihar Barakaldon. Rafa Diez buruzagi historikoak kargua utziko du. Zuzendaritza berriaren erronka nagusiak "aldaketa politikoa" bultzatzea eta borroka sindikala "hobetzea" izango direla agertu du Diezek egunotan. Batzarrak balekoa eman dio azken lau urteetako kudeaketari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu