Gaur azken ostiraleko mobilizazioak egingo dira Euskal Herriko txoko askotan

2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Hileroko azken ostirala izanik, euskal presoen aldeko mobilizazioak egingo dira gaur Euskal Herriko herri eta auzo ugaritan, Egin Dezagun Bideak deituta. Besteak beste, elkarretaratzeak eta giza kateak antolatuko dira, eta hilero bezala, ehunka lagun batuko dira herri eta auzoetan euskal presoen eskubideen alde. Bilbon, esaterako, sakabanaketaren aurkako giza katea egingo dute; 19:3Oean egin dute hitzordua, eta Arriaga eta Plaza Biribila batuko ditu giza kateak. Egin Dezagun Bideak bertan parte hartzeko deia egin du, preso eta iheslarien eskubideen alde mugitzeko unea dela iritzita. Sakabanaketa politikak ondorio larriak dituela gogoratu du, halaber: orain arte, 16 senide eta lagun errepideetan hil dira eta ehunka zauritu, eta 22 preso eta preso ohik bizia galdu dute espetxe politikaren eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.