Euskal komunikabideen aurkako erasoak

Gaur bukatzen zaio 'Gara' egunkariari 'Egin'-en 5 milioi euroko zorra ordaintzeko epea

'Egin' egunkaria kaleratzen zuen Orain SA enpresaren 5,1 milioi euroko zorra ordaintzera behartu zuen 'Gara' egunkaria kaleratzen duen Baigorri enpresa Gizarte Segurantzako Altxortegi Orokorrak. Gaur bukatzen zaio zor hori kitatzeko epea, baina 'Gara' egunkariak ez du dirutza hori ordainduko "zor hori ez dagokigulako guri". 'Gara' egunkariaren balizko itxieraren aurrean agerraldia egin dute gaur gizarte eragileek Donostian, eta "prentsa askatasuna" defendatzen jarraitu beharra dagoela adierazi dute.

2003ko uztailaren 5a
18:49
Entzun
'Gara' egunkaria kaleratzen duen Baigorri enpresari gaur amaitzen zaio Gizarte Segurantzako Altxortegi Orokorrak 'Egin' egunkariari jarritako 5,1 milioi euroko zorra ordaintzeko epea. Hori dela eta, gizarte arloko zenbait eragilek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian.

Laura Mintegi idazleak adierazi duenez, 'Gara' egunkaria ez da bakarrik ezker abertzalearen egunkaria, "baizik eta familia nazionalistak duen egunkari kualifikatua da". Mintegik egunotan "prentsa askatasunaren" alde ekitaldi gehiago izan direla iragarri du, eta gizarteari dei egin dio adi egoteko 'Gara'-ren balizko itxieraren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.