Bost inputatuek ez direla ETAko kideak jakinarazi diote Garzoni, eta beraien lana erabat politikoa dela azpimarratu.
Bihar Maribi Ugarteburuk, Jasone Astibiak, Expe Iriartek, Juan Karlos Alduntzinek, Miren Odriozolak eta Urko Irastortzak deklaratuko dute.
Udalbiltza
Gaur deklaratu duten Udalbiltzako 5 kide baldintzarik gabe aske uztea erabaki du Garzonek
Udalbiltza kasuan inputatutako 11 lagunek Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aurrean deklarazioa eman behar dute gaur eta bihar. Gaur goizeko 10:00etan hitzordua jarrita zuten Peru Aranburuk, Unai Dañobeitiak, Xefe Ziarrustak, Iñaki Olaldek eta Joxean Barandiaranek. Bostek eman dute deklarazioa, eta Maribi Ugarteburuk Berria.info-ri esan dionez denentzat baldintzarik gabeko askatasuna eman du Garzonek. Hala ere Unai Dañobeitiak eta Peru Aranburuk preso jarraituko dute, beste auzi batzuengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu