Udalbiltza

Gaur deklaratu duten Udalbiltzako sei kideak aske daude, baldintzarik gabe

Atzo Udalbiltzako bost kidek deklaratu zuten Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aurrean, eta gaur beste seik egin dute deklarazioa. Denak baldintzarik gabe aske uztea erabaki du Garzonek. Hala ere, Peru Aranburuk eta Unai Dañobeitiak preso jarraituko dute beste auzi batzuengatik. Ez dutela ETArekin inolako loturarik esan diote inputatuek Garzoni, eta beraien jardunaren zilegitasuna defendatu dute. Maribi Ugarteburuk azpimarratu duenez, "lan publikoa" egiten jarraituko dute.

2004ko irailaren 2a
13:02
Entzun
Ordu eta laurden behar izan dute deklaratzeko Maribi Ugarteburuk, Jasone Astibiak, Expe Iriartek, Juan Karlos Alduntzinek, Miren Odriozolak eta Urko Irastorzak.

Auzitegitik atera direnean, Udalbiltzako lau kidek preso jarraitzen dutela gogorarazi dute. Hala esan du Maribi Ugarteburuk: "momentua lau Udalbiltzakide kartzelan daudela gogoratzeko, inolako deliturik egin gabe. Garaia da jarduera politikoak lasai egin ahal izateko, inolako jarpen judizialik gabe".

Beraien lana erabat publikoa dela azaldu du Ugarteburuk, eta gerora eta "halaxe egiten" jarraituko dutela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.