Gaur deklaratuko dute atzoko istiluetan atxilotutakoek

2014ko martxoaren 4a
11:23
Entzun

Zazpi lagun atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Bilbon, Global Forum Spain bilkuraren harira izandako liskarretan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaua polizia etxean igaro dute, agintearen aurkako atentatua eta desordena publikoak eragitea egotzita, eta gaur goizean igaroko dira epailearen aurretik.

Beste lagun bat ere inputatu dute, eta hura ere gaur joango da deklaratzera. Horrez gain, Ertzaintzak 50 bat lagun identifikatu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.