IRITZIA

Gaur, denok elkarrekin

ANDRE DARRAIDOU
2003ko urriaren 11
00:00
Entzun
Gaurko manifestazioa biziki garrantzitsua izango da Euskal Herriko hautetsiontzat. Euskal Herriko Departamenduaren gaian gehiengoa gara azken bost-sei urteetan, baina gure parlamentariek eta hautetsi nagusiek mespretxu egiten digute, modu harrigarrian gaur egungo giro politikoan.

Dezentralizazioaz mintzo garenean, ez gara mintzo oinarriak onartzeaz: elkarrengana hurbiltzeaz ari gara, eta, hala ere, gure proiektua eta gure oinarrizko proiektu bat da ez dute inola ere ulertzen. Gaur, berriz ere aukera izango dugu soil baina irmo esateko gure ekimena bidezkoa dela eta burutan atera nahi dugula.

Horregatik, auzapez zein zinegotzi, denok joan behar dugu manifestaziora, eta berriz ere adierazi, Batera-ren lau aldarrikapenekin batean, Euskal Herria kontuan har dezaten nahi dugula.

Euskararen alde egin beharra, Baionan unibertsitatea sortu beharra, nekazaritza ganbera sortu beharra kanpoan aipatzen dugunean, denek erantzuten digute zentzuzko eskaerak direla eta harrigarria litzatekeela ez betetzea. Eta, hala ere, promes guztiak gorabehera, ezer egiteko asmorik ez da ikusten inon.

Gaur, asko eta asko izan behar dugu: gure agintariei erakutsi behar diegu gure eskaerak bidezkoak eta zentzuzkoak direla eta betez gero eragin handia izango luketela gure eskualdeko ekonomian.

Euskal Herriko hautetsiak: nahiz eta eguraldi txarra izan, nahiz eta telebista aurrean geratzea errazagoa izan, nahiz eta manifestazioetan parte hartzeko ohiturarik ez izan, ahalegina egin eta goazen denok manifestaziora, beharbada horren araberakoa izango baita gure eskaeren etorkizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.