Politika

Gaur dira hogei urte ETAk Miguel Angel Blanco bahitu zuela

Ultimatuma eman zuen ETAk: 48 orduan euskal presoak Euskal Herriratu ezean hil egingo zuen. PPko zinegotzia aske uzteko mobilizazio jendetsuak egin zituzten Euskal Herrian. Bideoa: Miguel Angel Blancoren hilketa iruditan: Lara Madinabeitia / BerriaTB). [youtube]https://youtu.be/jL2gY345wto[/youtube]  

2017ko uztailaren 10a
07:06
Entzun

Zerbait aldatu zen Euskal Herrian. Ordura arte baino askoz mobilizazio jendetsuagoak egin ziren ETAren kontra. Ermuko zinegotzia bahitu osteko 48 orduetan jende asko atera zen kalera erakunde armatuari atzera egiteko eskatzeko, eta beste horrenbeste gertatu zen ETAk hil zuela jakin ostean.

Bi egun horietako tentsioa, baina, ezker abertzalearen kontra egiteko baliatu zuten batzuek. Kalean ezker abertzalearen kontra egin zuten hainbatek, eta instituzioetan ere izan zen erreakziorik: Ajuria Eneko itunak HB baztertzeari ekin zion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.