Gaur ebatziko dute Pablo Ibar berriz epaituko duten

2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Pablo Ibar presoa berriro epaituko duten erabakiko du gaur haren kasuaz arduratzen den epaileak. Ibar defendatzen duen abokatuak epaiketa errepikatzeko eskatu zuen, eta eskaera horri erantzun beharko dio gaur Jeffrey R. Levenson Fort Lauderdaleko auzitegiko epaileak (Miami, AEB). Levensonek bi aldiz atzeratu du epaiketa errepikatzearen gaineko erabakia, defentsak aurkeztutako frogak aztertzeko astia eskatuta. Heriotza zigorra ezarria du Ibarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.