Politika

Gaur edo bihar jasoko du senda-agiria Ertzaintzak zauritutako Ibazetak

Joan den larunbatean Ertzaintzak zauritu zuen Josetxo Ibazeta Donostiako Baga Boga herri plataformako hautetsiak gaur do bihar jasoko du senda-agiria Osakidetzak jakinarazi duenez. Imanol Gomez ustezko etakidearen heriotza salatzeko manifestazioa egin nahian zebiltzala kolpatu zuten Ibazeta ertzainek, eta gerri aldeko hiru orno hautsi zizkioten. Harrezkero, Donostiako Ospitalean dago ingresatuta.

2005eko uztailaren 27a
12:36
Entzun
Dena den, Osakidetzako iturriek azpimarratu dute Ibazetak asko egin duela onera, eta, beraz, gaur edo beranduenez bihar jasoko duela senda-agiria.

Joseba Permach Batasuneko mahaikideak atzo jakinarazi zuen Ertzaintzaren aurka salaketa aurkezteko asmoa duela Ibazetak.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak galarazi egin zituen Askatasunak antolatuta Imanol Gomezen heriotza salatzeko Bilbon, Donostian eta Gasteizen egitekoak ziren manifestazioak. Ibazeta Donostiako manifestazioaren buruan zihoan, eta Ertzaintza oldartu egin zitzaien aurrera egin ez zezaten. Kolpe handiak jaso zituen, gerri aldeko hiru orno hausterainokoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.