Gaur ere hego haizea eta bero sapa egingo du, eta alerta laranja ezarri dute Hego Euskal Herrian. Iragarpenek diote tenperatura 38 gradura hel daitekeela zenbait lekutan, eta maila hori gainditzea ere balitekeela. Bero handiena Ebro haranean eta Kantauri isurialdeko barruko aldean egingo duela iragarri dute. Arratsean, haizea aldatu, eta oso litekeena da ekaitza egitea han-hemen. Aurreko egunetan baino arrisku handiagoa dago ekaitzak jotzeko.
Eguerdian, ordu biak aldera, jaso zituzten atzo tenperatura handienak. Euskalmetek Alegian (Gipuzkoa) atzeman zuen marka: 38,8 gradu. Kostaldean zerbait arindu zuen arratsaldean, enbata sartu, eta iparrera egin baitzuen haizeak.
Gaur ere alerta dago, 40 gradu ingurura hel daitekeelako tenperatura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu