Gaur ere, hirugarren egunez jarraian, auzi-saioa bertan behera uztea lortu du defentsak. Gaur esan dutenez, 'Otano auzia' Zigor Auzitegiak epaitu beharko luke.
Gaur, Guardia Zibileko zuzendari ohi Luis Roldan epaiketa horretan deklaratzekoa zen, lekuko moduan, eta Iruñara joan da lan horretara, baina, ez da epaitegira joan, epaiketa bertan behera geratu denez..
Otano auzia
Gaur ere bertan behera utzi dute auzi-saioa
'Otano auziaren' auzi-saioa bertan behera geratu da gaur, hirugarren aldiz. Gaurkoan, epaiketa hori egiteko eskumenak Zigor Epaitegiarenak direla argudiatu du defentsak, eta epaileak eten egin du auzi-saioa. Atzo, ustezko eroskeria delitua Suitzan egin zela eta Nafarroako Lurralde Auzitegiak ez zuela epaiketa hori egiteko eskumenik esan zuten defentsak eta fiskaltzak. Eskumen hori baduela erantzun du gaur epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu