Gizartea
Gaur ere ezingo da bainatu Zarauzko hondartzan
Atzo sutea izan zen Zarauzko araztegian, eta ur zikinak itsasora joan ziren. Beraz, hondartzako bainua debekatu egin zuten atzo; debekua gaur arte luzatu dute. Sutean lagun bat zauritu zen. Kutsadurarik ez dagoela ziurtatzen dutenean emango dute uretan ibiltzeko baimena, baina mementoz behintzat, ezin da.
Gaur uraren azterketa sakonak egiten ari dira, eta garbia baldin badago debekua kenduko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu