euskal presoak

Gaur estreinatu dute 'Barrura begiratzeko leihoak' filma, Bilbon

Bizkaia aretoan izan da lehen emanaldia, 19:00etan. Dokumentalak bost euskal presoren bizipenak kontatzen ditu. [YouTube]http://youtu.be/L4C8wL5cA1U[/YouTube]

2012ko urriaren 27a
20:02
Entzun

Euskal Herriko zinema aretoetan gaurtik aurrera ikusi ahal da Barrura begiratzeko leihoak film dokumentala. Bilboko Bizkaia aretoan (EHUko paraninfo berrian) izan da estreinaldia, 19:00etan, eta urtea amaitu artean Euskal Herriko 30 hiri eta herritan eskainiko dute. BERRIA laguntzaileetakoa da.

Dokumentalak bost euskal presoren bizipenak kontatzen ditu, bost zuzendariren begietatik. Ekainean amaitu zuten lana, eta Donostiako Zinemaldian estreinatzeko asmoa zeukaten. Antolatzaileen ezezkoa jaso zuten, ordea.

Filmaren ekoiztetxe Zinez elkarteak esan du "polemika, mehatxu eta susmo txar guztiak bukatzeko modurik onena pelikula bera ikustea" izango dela. "Pairatutako jazarpenaren zentzugabetasuna agerian geratuko da".

Donostiako Zinemaldiaren garaian, dena den, Viktoria Eugenia antzokian bi emanaldi egin zituzten arduradunek, eta arrakasta izan zuten.

Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategi dira zuzendariak. Zinemaldian ez egotearen harira, bostk Tabuak, beldurra eta leihoak iritzi artikulua idatzi zuten BERRIAn.

Espainiako Gobernuaren kanpaina bat zela medio, Zinez ekoiztetxeak uko egin zion hainbat erakunde publikok onartutako diru laguntza jasotzeari —31.000 eurori—. Hilabete eskasean, herritarren ekarpenekin 40.000 eurora iristea lortu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.