Iazko martxotik abuztura bitartean eskatu ziren 12.000 kontzializazio laguntza ordaintzen hasiko da gaur eta bihar Eusko Jaurlaritza. Diru faltagatik gelditu ziren eskaera horiek ordaindu gabe. Guztira, 12,4 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak ordainketa horiek egiteko.
Uda igaro eta gero, abuztutik abendua bitartean eginiko eskaerak ordainduko dituztela iragarri du Amaia Agirre EAJko legebiltzarkideak. Eusko Legebiltzarrean eman ditu azalpen horiek, PSE-EEk eta Bilduk eginiko zuzenketa bat onartu denean. Horrekin, 2014eko lehen seihilekoan ordaindu gabe gelditu ziren dirulaguntza guztiak ordaintzea eskatu zaio Jaurlaritzari.