Honakoak dira gaur eta bihar presoen alde egingo diren ekintzak:
Gaur (abenduak 31): Eibar (manifestazioa, 19:00), Mutriku (giza-katea, 19:00), Deba (enkartelada, 19:30), Azpeitia (manifestazioa, 19:00), Zestoa (kontzentrazioa, 20:00), Zumaia (manifestazioa, 18:00), Alegia (manifestazioa, 19:30), Iruña (elkarretaratzea), Arrigorriaga (kontzentrazioa), Berango (kontzentrazioa), Algorta (bertso-triki-poteoa, 19:00), Bilbo (manifestazioa, 17:30), Markina (kontzentrazioa), Ondarroa (kontzentrazioa), Barakaldo (manifestazioa), Sestao (manifestazioa), Elorrio (manifestazioa), Zornotza (senideei omenaldia), Durango (manifestazioa), Atxondo (senideei omenaldia eta manifestazioa).
Bihar (urtarrilak 1): Eibar (Urkora mendi-irteera), Zestoa (Erlo mendira igoera)
Euskal preso politikoak
Gaur eta bihar presoen aldeko ekimenak egingo dira Euskal Herriko leku askotan
Euskal preso politikoen egoera salatzeko eta Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko ekimen ugari izango dira gaur eta bihar hainbat herritan, gehientsuenak Etxerat elkarteak antolatuta. Besteak beste, manifestazioa egingo da gaur arratsaldean Bilbon, arratsaldeko bost eta erdietan plaza zirkularretik abiatuta, eta bihar Eibarren (Gipuzkoa) mendi irteera egingo dute Urkora. Era berean, presoen egoera salatzeko Europan barrena martxa egiten segitzen du Etxerat-ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu