Gaur Gasteizen, Baionan eta Garoñan eskatuko dute itxiera

2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuari Garoñako zentral nuklearra itxi dezan eskatzeko mobilizazioek jarraitu egingo dute gaur, Fukushiman istripua gertatu zenetik urtea beteko denean. Zentralaren aurrean bertan elkarretaratzea egingo dute 12:00etatik aurrera. Handik 45 kilometrora, Gasteizen, kontzentrazioa egingo dute udaletxe aurrean, 12:30ean, Araba Garoñarik Gabe plataformak deituta; hilaren 24an beste ekitaldi bat egingo dute.

Era berean, Baionan giza katea egingo dute gaur zentralaren itxiera eskatzeko. 11:30ean izango da, Paul-Bert plazan. Azken egunotan energia nuklearrari eta Fukushimako istripuari buruzko hitzaldiak egin dituzte Ipar Euskal Herriko hainbat herritan, Bizi mugimenduak antolatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.