Literatura

Gaur-gaurkoak diren arazoak bildu ditu Piarres Xarritonek 'De Re Publica edo politikaz' saiakera liburuan

Piarres Xarriton euskaltzain, idazle eta pentsalari lapurtarrak gaur aurkeztu du jendaurrean 'De Re Publica edo politikaz' saiakera liburua. Berez, bost urteko atzerapenarekin dator lan hau, ondo bidean 98an kaleratzekoa zelako, baina gaur-gaurkoak diren arazoak bildu ditu Xarritonek ale honetan, garai bateko oihartzun klasikoak egunerokotasunarekin uztartuz.

2003ko ekainaren 26a
19:02
Entzun
Piarres Xarriton Hazparnen jaio zen 1921ean eta Baionan bizi da gaur egun. Ipar Euskal Herriko apezgaitegietan hasi eta Parisen eta Erroman segitu zituen ikasketak. Doktorea da Teologian eta Euskal Ikasketetan. Lan asko egin ditu literatura arloan, eta sortze-lanetan Euskal Herriko historiaz, literaturaz, erlijioaz eta nortasunaz arduratu da batik bat.

Ildo horien bueltan sortu da 'De Re Publica edo politikaz' saiakera liburua. Izenburuan sumatzen den bezala, Platon eta Zizeronen oihartzun klasikoak hartu ditu Xarritonek abiapuntu bezala, eta hortik aurrera gizartearen antolaketaz hitz egiten du; hala nola, Estatua, Nazioa, Estatu-Nazioa eta horien arteko katramilak eta saltsak, herri eskubide eta giza eskubideen arteko harreman korapilatsu eta balizko kontraesanak. Bortizkeria eta politikaren arteko auzi minbera ere jorratu du Xarritonek lan honetan, inondik inora, baztertu ezin den gaia horrelako analisiak egiterakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.