Gaztetxeak

Gaur goizean Euskal Jaira sartzen saiatu diren hiru lagunak atxilotu dituzte

Goizeko 08:30 aldera Iruñeko Euskal Jai gaztetxeko teilatura igotzeko saioa egin dute berriro hiru lagunek. Haietako bat helburua lortzekotan izan da, baina Espainiako polizia batek pilota bat jaurti dio, eta, era berean, udaltzain bat hura harrapatzen saiatu da. Ondorioz, gaztea bi metroko altueratik amildu da ondoko teilatura. Gaztetxe inguruko atari batean atxilotu dituzten hirurak. Gauean, berriz, istiluak izan dira berriro.

2004ko abuztuaren 19a
13:13
Entzun
Gaztetxeko iturriek azaldu duetenez, gaztetxearen ondoko beste teilatuetan barrena saiatu dira hiru gazte horiek berriro ere pilotalekuko goiko egiturara. Esan bezala, gazteetakobat helburua lortzeko zorian izan da, baina Espainiako polizia batek gomazko pilota jaurti dio eta udaltzain bat besotik harrapatzen saiatu da. Ondorioz, ondoko teilatura erori da bi metroko altueratik.

Gainerakoan, gau mugitua izan da gaurkoa Iruñea aldean. 19:00etan gaztetxearen aldeko elkarretaratzea egin zen, baina Polizia haien kontra oldartu zen. Halaber, 22:00etan kazerolada egin zuten, eta poliziek pilotak jaurti dizkiete parte hartzaileei. Tarteka-tarteka, gaueko ordu txikiak arte izan dira gaztetxearen aldekoen eta poliziaren arteko liskarrak.

Informazio gehiago Euskal Jai gaztetxearen web orrian .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.