INDARKERIA MATXISTA

Gaur hasiko dira epaitzen 2014ko abenduan Abadiñon bi andre hil zituen gizona

Fiskalak, bi emakume erailen senideen akusazioak eta herri akusazioak -Clara Campoamor elkarteak- hogeina urteko zigorra eskatu dute bi hilketengatik.

Elkarretaratzea Abadiñon, 2014ko abenduan, bi andreen hilketa salatzeko. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 10a
14:30
Entzun

Bi emakumezko, ama-alabak: Mari Luz Alejo Rodriguez eta Amelia Rodriguez Sardon. Bortxa zantzu argiekin hilda agertu ziren, 2014ko abenduaren 10ean, Abadiñon (Bizkaia), beren etxebizitzan. Alejoren senarra atxilotu zuten ertzainek, eta hark aitortu egin zuen biak hil zituela. 

Gaur hasiko da gizonaren aurkako epaiketa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. 43 urteko espetxe zigorra eta 300.000 euroko kalte-ordaina eskatzen dute; zati bat, andre erailen senideentzat; eta beste zatia, ustez gizonak berak lapurreta baten itxurak egiteko piztutako sutean kalteak izan zituzten enpresentzat.

Zinpeko epaimahaia izango du epaiketak, eta espero da astelehenean izendatzea behin betiko bederatzi kideak. Halaber, lehen egunean bertan deklaratuko du akusatuak. Hilketez geroztik, Basauriko espetxean dago. Litekeena da urriaren 21era arte irautea ahozko epaiketak, hainbat lekuko deitu baitituzte deklaratzera; tartean, ertzainak, auzitegi medikuak eta bestelako perituak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.