Gipuzkoako beste hiru herri hasiko dira gaurtik aurrera hondakinak atez ate biltzen: Legorreta, Itsasondo eta Zaldibia. Sasietako Mankomunitateak emandako datuen arabera, eskualdean %39 inguruan dago birziklatze maila, eta herri horietan gaikako bilketarekin %80ra iristea espero dute.
Pozik daude parte hartze prozesuak izandako emaitzekin, eta nabarmendu dute hiru herrietan hamar familiatik berderatzik kuboak jaso dituztela. Egun bakoitzeko gaia 20:00etatik 22:30era atera ahalko da Itsasondon, eta 23:00k arte Legoretan eta Zaldibian. Egutegia, berriz hauxe da:
Astelehena, osteguna eta larunbata: organikoa.
Asteartea eta ostirala: ontzi arinak.
Asteazkena: papera eta kartoia.
Igandea: errefusa.