Hondea makina bat aiurriak biltzen ari zela 40-50 urte arteko gizonezko bat bizirik aurkitu dute Bam hiriaren ondoko inguru batean. Hasiera batean, gorpu bat zela pentsatu dute, baina oraindik bizirik zegoela konturatu dira gero.
Ohartu direnean, Euskal Herritik joandako DYAko boluntarioen esku utzi dute senda dezaten. DYAko iturriek agertu dutenez, gizon hori larri dago baina ez du hiltzeko arriskurik. Halaber, Bamera iritsi zirenetik, boluntario horiek egunero 300 bat lagun artatzen dituztela jakinarazi dute aipatutako iturriek.
Irango lurrikara
Gaur hondakinen artetik bizirik ateratako gizon bat Euskal Herriko boluntarioak ari dira sendatzen
Iran hegoaldean hondamendi ikaragarria eragin zuen lurrikara gertatu zenetik ia bi aste pasa diren arren, gizonezko bat bizirik atera dute gaur hondakinen artetik, Bam hiritik hurbil. Gainera, Euskal Herritik joandako boluntarioak, DYAko kideak, ari dira gizonezko hori sendatzen. DYAko iturriek azaldu dutenez, bizirik atera duten pertsona hori larri dago, baina ez du hiltzeko arriskurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu