Eli Galdos Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia herenegun hil egin zen, bihotzekoak jota, eta gaur izango da haren aldeko hileta elizkizuna, Oñatin (Gipuzkoa), San Miguel Goiaingeruaren elizan, 19:00etan. 73 urte zituen, ezkondua zegoen. eta lau seme-alaba zituen.
Bi hamarkadatik gora egin zituen Galdosek politikagintzan. Oñatiko alkate izan zen 1979tik 1991ra, EAJren izenean. Urte horretan bertan, Gipuzkoako ahaldun nagusi atera zen. 1991tik 1995era izan zen diputatu nagusi.
Kargu publiko horiez gain, alderdi barruan ere hainbat ardura izan zituen. Besteak beste, EAJko Gipuzkoa Buru Batzarreko eta Euzkadi Buru Batzarreko exekitubetako kide izan zen 1977tik 1979ra.
Halaber, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuorde izan zen 1980tik 1987ra, eta, besteak beste, Ertzaintzaren sorreran parte hartu zuen.
Galdosek egindako azken agerraldi publikoa Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariari babesa emateko izan zen. Ibarretxe ezker abertzaleko ordezkariekin biltzeagatik irekitako auzibidearen harira, parte hartu zuen EAJk deitutako autoinkulpazio kanpainaren barnean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean egindako ekitaldian, Bilbon.
Gaur izango da Eli Galdosen aldeko hileta elizkizuna, Oñatin
Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia igandean hil zen, bihotzekoak jota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu