Pilota
Gaur izango da Tapiaren aldeko hileta elizkizuna
Atzo hil zen azkoitiar pilotari eta pilota hautatzaile ohia, gaixotasun luze baten ondorioz.
Gaur izango da Fernando Tapia pilotari eta pilota hautatzaile ohiaren aldeko hileta elizkizuna Azkoitiko (Gipuzkoa) parrokian, 19:30ean. Tapia atzo hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz, 66 urte zituela. Azkoitiarrak 2002an utzi zion pilota hautatzaile izateari, 16 urtean horretan aritu eta gero. Aurrez pilotari ona izan zen. 1973an, esaterako, Lehen Mailako buruz buruko finala jokatu zuen, Juan Inazio Retegi Retegi I.a-ren kontra; 22-20 galdu zuen. Argazkian, Tapia Azkoitian, Kontzejupean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu