Twitter bitartez, Donostiako Piratek atzo jakinarazi zuten gaur izango dela asteartean izatekoa zen Esne Beltzaren kontzertua, 18:30ean, La Flamenka gunean.
Adi! Bihar Esne Beltza-k kontzertu solidarioa eskainiko du, arratsaldeko 18:30etan, La Flamenkan. #SOSPiratak#90000Baietz
— Donostiako Piratak (@izanpirata) August 14, 2014
Ekaitzaren ondorioz bertan behera geratu zen kontzertua, baina ez hori bakarrik: kalte material handiak eragin zituen La Flamenka gunean. Horrek 90.000 euroko galera eragin die Piratei, eta, horri aurre egiteko, laguntza eskatu dute; kontu korronte zenbaki bat ireki dute, jendeak ekarpenak egin ditzan.