euskal herria

Gaur Lurralde Elkargoaren aldeko mintegia burutuko da Baionako fakultatean

Baionako ekainaren 1eko mobiliziazioaren aitzin, elkargoaren aldeko mintegia egingo dute, egitura horrek izango lituzkeen eskumenei buruz informatzeko.

2013ko apirilaren 27a
16:15
Entzun

Ekainaren 1an Frantziako Senatuan Desezentralizazioaren III. akta eztabaidatzen ariko diren unean, Baionan Euskal Lurralde Elkargoaren aldarria ozen entzunaraziko da. Herri mobilizazioa aitzin, apirilaren 27an larunbatarekin, euskal lurralde elkargoaren aldeko mintegia burutuko da.

Egitura instituzionalak izango lituzkeen eskumenei buruzko informatzeko unea izanen da. Eragile sozial, politiko, ekonomiko zein kulturalak hitza hartuko dute, lurralde elkargo propioak izateak egunerokotasunean ekar dezakeena azaltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.