ANIMALIAK

Gaur zabalduko dute berriro Mauleko hiltegia

Martxo amaieran itxi zuten, animalien aurkako tratu txarrak frogatu ostean.

Mauleko hiltegian animaliek pairatzen zituzten tratu txarrak erakutsi zituen bideo batean L214 elkarteak. BERRIA
2016ko maiatzaren 23a
19:31
Entzun

Pirinio Atlantikoetako prefetak ostiralean eman zuen Mauleko hiltegia berriro zabaltzeko baimena, martxoaren 29an hura ixtea erabaki eta gero. L214 elkarteak bideo batean erakutsi zuen abereei nolako tratua eman dieten hiltegian, eta salaketa jarri zuen Paueko auzitegian.

Prefetak uste du funtzionamenduan "hobekuntzak" egin direla harrezkero: "Biztanleriaren Babeserako Departamentuko zuzendaritzak ikuskatu ondoren, frogatu da errespetatzen direla animaliak babesteko baldintzak".

Ostiralean jakinarazi zieten prefetaren erabakia hiltegiaren arduradunei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.