Esteban Murillo iheslaria atxilotu zuen atzo Frantziako Poliziak, Bidarrain (Nafarroa Beherea), Espainiako auzitegien estradizio eskaera bati erantzunez, eta gaur zortzi egingo dute hura Espainiaren esku utzi edo ez erabakitzeko ahozko saioa, Pauen (Frantzia). 1982ko auzi batengatik epaitu nahi du Espainiak, "terrorismoarekin" lotuta.
Murillo eguerdian atzeman zuten, lantokian, eta ondoren Baionako epaitegira eraman zuten. Handik, berriz, Seysseseko (Frantzia) espetxera.
Herbehereetatik estraditatu zuten aurrenengo euskal herritarra izan zen Murillo -2000an izan zen hori-.
Frantziaren "jarrera errepresiboa" salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, eta "behingoz, euskal herritarrak atxilotu eta Espainiaratzeari uzteko" eskatu dio.
Atxiloketa
Gaur zortzi egingo dute Esteban Murillo Espainiaren esku utzi edo ez erabakitzeko ahozko saioa
Euskal iheslaria atzo atzeman zuen Frantziako Poliziak, Bidarrain. 1982ko auzi batengatik epaitu nahi du Espainiak, "terrorismoarekin" lotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu