Joan den uztailaren 19an egin zuten lehendabiziko bilera ezker abertzaleak eta EAk Aralarrekin, eta orduan ezarritako ildoari jarraituz ezker abertzaleak eta EAK elkarrekin hitzartutako Indar politiko independentisten arteko akordio estrategikorako oinarriakagiria eta Aralarrek bakegintzari eta erabakitze eskubideari buruz landutako beste bi aztertu dituzte. Elkarrekiko harreman politiko eta jokabideak ere izan dituzte hizpide hiru indar politikoek plazaratu duten prentsa ohar bateratuan jasotzen denez.
Kontu horiek aztertu eta gero berriro biltzekotan geratu dira, gerora zehaztuko diren toki eta egunean. Bilera "elkarrekiko begirune osoan" joan dela nabarmentzen da oharrean, baina bestelako xehetasunik ez dute erantsi.
Ezker abertzaleak eta EAk ekainaren 20an aurkeztu zuten euren "akordio estrategikoa", Bilbon, euskal estatu independentea lortzeko helburuarekin. "Bide zibil, politiko eta demokratikoak erabiltzeko behin betiko konpromiso irmoa" dutela azpimarratu zuten.
Alternatibarekin, Aralarrekin bildu eta bi egun geroago batu ziren, uztailaren 21ean, eta elkarlanean aritzeko bidea zabaldu zuten.
Politika
Gaurko batzarreren ondoren berriro biltzekotan geratu dira ezker abertzalea, EA eta Aralar
Hala agertu dute hiru indar politikoek prentsa ohar bateratu baten bidez. Ezker abertzaleak eta EAk elkarrekin hitzartutako agiriaz gain, Aralarrek bakegintzari eta erabakitze eskubideari buruz aurkeztutako beste bi ere aztertu dituzte. Bilera "elkarrekiko begirune osoan" joan dela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu