«Gaurko egoera zuzentzeko», eztabaida eta parte hartzea lehenetsi ditu Otegik

2012ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideak adierazi du «antolamendua, eztabaida, partaidetza eta alternatiba erradikal, demokratiko eta herrikoia» direla «egungo egoera zuzentzeko» giltza. Gutun bat idatzi zuen otsailaren 22an, Logroñoko espetxetik (Espainia). 867 egun daramatza espetxean.

«Babesa eta elkartasuna eskertu»ditu, etaazpimarratu du gizartean eta politikan «oso garai garrantzitsua» dela. Ezker abertzalearen lana ere nabarmendu du, eta, «bide luzea» aurreikusten badu ere, «helburuetako bakoitza lortzea lortuko da», haren ustez. «Gure herri eskubideak ukatzen dituztenek eta lurbira osoa eta gizateria heriotza energetiko, klimatiko eta sozialaren ertz-ertzean jarri dutenek sinetsarazi nahi digute euren esku dagoela sortu dituzten arazoen irtenbide zuzenerako giltza», gaineratu du Otegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.